19:59

Futbola

Positiboak Marino taldean

Bigarren B Mailara igotzeko Fase Gehigarriko partidak, bertan behera

Erredakzioa

Espainiako Futbol Federazioak erabaki du Lealtad - Alcoyano eta Marino - Linares partidak bertan behera uztea, Marino taldean COVID-19gatik positiboak atzeman ostean.

  • Espainiako Federazioaren oharraren irudia

    Espainiako Futbol Federazioak atera duen komunikatu ofizialaren irudia. Argazkia: RFEF

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, Bigarren B Mailara igotzeko Fase Gehigarriko partidak bertan behera geratu dira, kanporaketa hauetan parte hartzen zuen Marino taldean COVID-19agatik positiboak atzeman ostean.

Federazioak azladu duenez, Lealtad, Alcoyano, Marino eta Linares taldeei egindako hasierako testen emaitzak negatiboak izan ziren, eta horregatik bidaiatu zuten Madrilera. Marinok, uztailak 30ean (osteguna) egin zituen testak, eta Federazioak uztailaren 31n (ostirala) jakinarazi zion emaitza guztiak negatiboak izan zirela. Ondorioz, Las Rozaseko Futbolaren Hirira arte joan ziren.

Hala ere, larunbat honetan emaitza positiboak atzeman dituzte Marino taldeko jokalari batzuei egindako testetan, eta Espainiako Futbol Federazioak horren berri eman die Madrilgo erkidegoko osasun-agintariei, Espainiako Gobernuari eta Madrilgo Gobernuari.

COVID-19agatik positiboak atzeman ostean, Espainiako Futbol Federazioak erabaki du bertan behera uztea larunbat honetarako (abuztuak 1) aurreikusita zegoen Lealtad - Alcoyano partida eta igandean (abuztuak 2) jokatu beharreko Marino - Linares neurketa.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena