Futbola
Fuenlabrada auziaren ondorioz
Agentziak | Erredakzioa
Proposamen horren arabera, 2021-2022 denboraldian talde kopurua 22 izatera itzuliko litzateke.
Javier Tebas, LFPko presidentea. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
Espainiako Futbol Federazioak 2020-2021 denboraldian Bigarren Mailan 24 talde aritzea proposatu dio LaLigari, Deportivo-Fuenlabrada SmartBank Ligako azken jardunaldiko partida COVID-19arengatik bertan behera geratu ostean sortutako iskanbilari aurre egiteko.
Andreu Camps Espainiako Federazioko idazkariak proposamena idatziz helarazi dio Javier Tebas LaLigako presidenteari, eta Irene Lozano Kirol Batzorde Nagusiko presidenteak eta Fuenlabradako, Numantziako eta Deportivoko presidenteek kopia bana jaso dute.
Idatzi horretan, Coruñako epaitegi batek LaLigak eta Fuenlabradak osasunaren aurkako deliturik egin ez zutela erabaki duela gogorarazten du, eta epaileak Fuenlabradak Madrilera egindako bidaiari buruzko txostena eskatu duela.
Horrekin batera, Lehiaketa Batzordeak Fuenlabradari partida galdutzat emateko kautelazko neurria baztertu duela ere azpimarratzen du.
"Egungo egoerak zalantzazko agertokiak sortzen ditu eta ez dakigu horietariko bakoitzak zein ondorio izango duen", ohartarazten du Federazioko idazkariak.
"Hori ikusita, Bigarren Mailan 24 talde aritzea proposatzen dugu, salbuespen modura, eta 2021-2022 denboraldian 22 taldeko lehiaketara itzultzea".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa