Futbola
Uztailaren 18an
eitb.eus
Multzoetako hirugarren postuetako taldeen arteko kanporaketa da aurrenekoa zuri-gorrientzat. Algecirasen jokatuko da neurketa.
Joseba Etxeberria
Joseba Etxeberriak zuzentzen duen Bilbao Athleticek CD Badajozen kontra jokatuko du uztailaren 18an 2. Mailara igotzeko lehen kanporaketan, Marbellako Puerto Banusen egindako zozketaren ondorioz.
Partida Algeciraseko Nuevo Mirador futbol-zelaian izango da eta Bigarren Mailara igotzeko beste bi kanporaketa gainditu beharko dituzte bizkaitarrek.
Bigarren B Mailako lau txapeldunen artean bik igoera lortu dute zuzenean; Castello - Logroñes eta Cartagena - Atletico Baleares dira suertatutako partidak.
Txapeldunen arteko partidak
Uztailak 18, Castello - Logroñes (La Rosaleda, Malaga)
Uztailak 19, Atleético Baleares-Cartagena (La Rosaleda, Malaga)
Gainerako kanporaketak
Uztailak 18, Marbella - Peña Deportiva (Marbella Football Centre)
Uztailak 18, Ibiza - Cornella (Ciudad de Malaga)
Uztailak 18, Athletic Club B - C.D.Badajoz (Nuevo Mirador, Algeciras)
Uztailak 19, Bartzelona B - Valladolid Promesas (Ciudad de Malaga)
Uztailak 19, Cultural y Deportiva Leonesa - Yeclano Deportivo (Marbella Football Centre)
Uztailak 19, Sabadell - Atletico B (Nuevo Mirador, Algeciras)
> Sei partida horietako garaileek eta txapeldunen kanporaketako galtzaileek beste kanporaketa bati egingo diote aurre eta hori gainditzen dutenek uztailaren 26an izango dute azken kanporaketa Bigarren Mailara igotzeko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa