19:05

Futbola

Koronabirusa

Sei positibo erregistratu dira Premier Leaguean

Agentziak | Erredakzioa

Guztira, 748 test egin zaizkie jokalariei eta klubetako langileei. Positiboak hiru klub ezberdinetatik datoz.

  • Premier Leagueko baloia

    Premier Leagueko baloi ofiziala. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Premier League Ingalaterrako futbol ligak koronabirusagatik sei positibo erregistratu ditu futbolari eta klubetako langile guztiei testak egin eta astearte honetan emaitzak jaso ostean.

Guztira, 478 test egin zaizkie klubetako langile eta futbolariei, horietatik seik positibo eman dutelarik. Kasu positiboak hiru klub ezberdinetan erregistratu direla jakinarazi du Premier Leagueak komunikatu baten bidez.

Positibo eman duten futbolariak edo langileak zazpi egunez isolatuta egon beharko dute. "Premier Leagueak ez ditu zehaztuko positibo eman dutenen izenak, eta ez du jakitera emango kasuak zein klubetan erregistratu diren", adierazi du Ingalaterrako futbol ligak.

Astearte honetan, klubak taldekako entrenamenduetara itzuli dira (10 jokalariz osatutako multzotan), astelehenean Premierreko 20 klubek hala erabaki ondoren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena