Futbola
Hearts jaitsi da
Agentziak | Erredakzioa
Scottish Premiership txapelketako 2019-2020 denboraldia amaitzea erabaki dute bertan parte hartzen duten 12 taldeek, erabaki "bateratu" baten bitartez. Hearts da maila galdu duen taldea.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Eskoziako Ligak (Scottish Premiership) amaitutzat eman du 2019-2020 denboraldia, astelehen honetan ofizial egin duenez. Ondorioz, Celtic da txapelduna, bederatzigarrenez jarraian.
Lehen Mailan jokatzen duten 12 taldeek denboraldia amaitutzat emateko "erabaki bateratua" hartu dutela azaldu du Scottish Premiership txapelketak. Sailkapeneko postuak zehazteko, liga eten zen martxoaren 13ra arte lortutako puntuak hartu dira kontuan.
Celticek bederatzigarren titulua jarraian eskuratu du, lehen postuan dagoelako 80 punturekin, bigarren izan den Rangersek baino 13 puntu gehiago lortuta. Jaitsierari dagokionez, Hearts da maila galdu duen taldea.
"Txapelketa zelaietan partidak jokatuta eta zaleak harmailetan daudela amaitzea gustatuko litzaiguke guztioi. Hau ez da futtol eskoziarra jarraitzen duen edonork nahiko lukeen amaiera, baina bizi dugun egoeraren aurrean, zuzendaritzak erabaki du hauxe dela modu praktikoena", adierazi du Murdoch McLennan Eskoziako ligako presidenteak. Erabaki honek kluben artean 7 milioi libra banatzea ahalbidetzen du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa