Futbola
Bundesliga
Erredakzioa
Municheko taldeak 0-2ko emaitzarekin irabazi dio Union Berlini Bundesligako 26. jardunaldiko partida. Sailkapeneko lehen postuan da Bayern eta 4 puntu ateratzen dizkio bigarren den Dortmundi.
Lewandowski (Bayern) Union Berlini sartu dion gola sopatzen. Argazkia: EFE
Bundesliga larunbatean itzuli zen koronabirusaren pandemiaren eraginez gelditu behar izan ostean, eta 26. jardunaldiko sei partida jokatu ziren. Igande honetan beste bi partida jokatu dira,.
Bayern München liderrak Union Berlini irabazi dio, 0-2ko emaitzarekin. Partidako lehen gola Robert Lewandowskik sartu du penaltiz (0-1), 38. minutuan, eta Benjamin Pavardek egin du neurketa erabakita utzi duen gola (0-2). Ondorioz, Bayernek sendo jarraitzen du sailkapeneko lehen postuan, 4 puntu ateratzen dizkio bigarren den Borussia Dortmundi, eta 6 puntu hirugarren postuan den Borussia Monhengladbachi. Laugarren postuan den Leipzig, liderrarengandik 7 puntura dago.
Igande honetako beste partidan, Kölnek eta Mainz 05ek bina (2-2) berdindu dute. Köln 2-0 irabazten hasi da Uthek penaltiz 6. minutuan eta Kainzek 53.ean sartutako golei esker. Hala ere, Mainz 05 taldeak ez du esti, eta lehia berdintzea lortu du Awoniyiren (61. minutuan) eta Kunderen (72. minutuan) golei esker. Orain, Köln 10. postuan da 33 punturekin, eta Mainz 05 taldea 15. postuan dago 27 punturekin, jaitsiera playoffeko postutik lau puntura.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa