12:25

Futbola

Koronabirusa

Reina: "Ikaratu egin nintzen 25 minutuz arnasa hartu ezinik egonda"

eitb.eus

Eztarria itxi eta ez zuela airea pasatzen uztearen sentsazioa izan zuela esan du. Atezaina askoz hobeto dago orain.

  • Pepe Reina

    Pepe Reina

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pepe Reina egun Aston Vilako atezainak koronabirusa izan du.

Jokalariak oso momentu txarrak pasa ditu, "ikaratu egin nintzen 25 minutuz arnasa hartu ezinik egonda, gainera sukarrarekin, buruko min handia eta eztula izan nuen", adierazi du gaur Corriere dello Sport egunkari italiarrak argiratu duen elkarrizketan.

Reina bakar-bakarrik egon zen birusaren aurreneko sintomak sumatu zituenean, 'Sukarra eta buruko mina nuen, ezin kendu eta oso nekatuta nengoen, asko beldurtu nintzen eztarria itxi zitzaidalako eta airea hartzea nekez egiten nuenean'.

"Aurreneko zazpi edo zortzi egunetan gela batean izan nintzen, bakarrik"; 37 urteko jokalaria Birminghamen bizi da bere emaztearekin, bost seme-alabekin eta aitaginarrebekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena