09:54

Futbola

Momentuz, datarik gabe

Errege Kopako finala, atzeratuta

eitb.eus

Athleticek eta Realak apirilaren 18an Sevillako Cartuja futbol-zelaian jokatu behar zuten finala bertan behera geratu da, koronabirusaren ondorioz sortutako egoeragatik.

  • Realak eta Athleticek jokatu behar dute 202ko Kopako finala

    Realak eta Athleticek jokatu behar dute 202ko Kopako finala. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Realak apirilaren 18an Sevillako La Cartuja estadioan jokatu behar zuten Errege Kopako finala atzeratu egin dute, koronabirusaren ondorioz, eta oraingoz ez da data berririk jarri, Espainiako Futboleko Federazioko iturriek jakinarazi dutenez.

Aipatu iturrien arabera, Luis Rubiales Federazioko presidentea Aitor Elizegi eta Jokin Aperribay Athleticeko eta Realeko presidenteekin batzartu da asteazken honetan, Madrilen, eta bertan hartu dute erabaki hori. Finalaren data berria zehazteke geratu da, Espainiako Errege Etxearen agendaren arabera erabakiko baita.

Bileraren ostean, hiru protagonistek adierazpenak egin dituzte. Hartara, Rubialesen esanetan, hiru alderdien arteko "lehen hartu-emana oso positiboa izan da". Izan ere, "zailtasun handiko une batean, finala publikoarekin jokatzea" adostu dute, "Cartujako estadioa jendez lepo egon dadin".

Federazioko presidenteak gaineratu duenez, hiru aldeek hartutako lehen neurria "finala datorren apirilaren 18an ez egitea izan da. Datorren astean zehar, hiru erakundeen artean adostuko dugu zein izan daitekeen ordezko datarik onena, bi taldeko zaleek final ikusgarria bizi ahal izan dezaten".

Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak bere aldetik honakoa adierazi du: "Guk gure zaleen beharra dugu arnasa hartzeko, eta hori da aurretik jarri behar duguna, baita haien osasuna ere. Bizitzen ari garen egoera gainditzeko elkarlanean aritzea lehenesten dugu".

Era berean, Jokin Aperribay Realeko presidenteak azaldu duenez, "final ederra da, gure 100 urteko historian. (Reala eta Athletic) Lehen aldiz izango gara aurrez aurre Kopako final batean. Gainera, talde bateko zein besteko zaleak eredugarriak direla uste dut. Aperribayren aburuz, "osasun publikoak du lehentasuna, eta baita gure zaleek bermatuta izan dezatela finalean parte hartu ahal izateko modua ere. Final honetako gakoa dira".

Amaitzeko, Aperribayk eskerrak eman nahi izan dizkio Federazioari "klubekin batera irtenbiderik onena bilatzeko agertutako prestutasunagatik".

21.676 sarrera talde bakoitzarentzat

Finala noiz jokatuko den zehazteke dagoen arren, bi taldeek jakitera eman dute bakoitzak 21.676 sarrera izango dituela guztira. Horrez gain, talde bakoitzak beste 37 sarrera edukiko ditu mugikortasun murriztua duten pertsonentzat eta haien laguntzaileentzat.

Erreginaren Kopako finalerdiak ere atzeratu egin dituzte

EDF Logroño eta Athletic datorren martxoaren 18an jokatzekoak ziren Erreginaren Kopako finalerdia ere bertan behera geratu da momentuz, Athleticek berak jakitera eman duenaren arabera.

Bilboko taldeak azaldu du Federazioak datozen egunetan aurkeztuko diela bi taldeei "partida hori jokatzeko beste data posible batzuk".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena