Futbola
Fitxaketak
eitb.eus
Eibartarrak 2019-2020ko denboraldia amaitu bitarteko kontratua sinatu du bere talde berriarekin.
Markel Susaeta. Argazkia: @MelbourneCity
Markel Susaeta Athleticeko jokalari ohiak (32 urte) Australia aldean jarraituko du bere ibilbide profesionala.
Talde zuri-gorriaren elastikoarekin 500 partida baino gehiago jokatu zituen erasoko hegalekoak Melbourne City taldean jokatuko du 2019-2020ko denboraldia amaitu arte.
Susaetak joan zen denboraldiaren amaieran utzi zion Athleticen jokatzeari, kontratua ez berritzea erabaki eta gero. Eibartarraren asmoa beti izan da Espainiako Ligatik kanpo aritzea, eta, hartara, Australiako bidea hartu aurretik, Japoniatik igaro da, Gamba Osaka taldean hilabete batzuk eman baitzituen.
Oraingoan ere, atzerrira joatekoa hautua egin du. Eibartarraren talde berria, Melbourne City, Australiako Lehen Mailan (A-League) ari da, eta sailkapeneko bigarren postuan iritsi da udako geldialdira, 23 punturekin. Hori bai, lehen postuan dagoen Sydney FC taldeak baino 11 puntu gutxiago ditu.
Our first January signing! Welcome Markel Susaeta! ¿ #WelcomeSusaeta
— Melbourne City FC ¿¿ (@MelbourneCity) 2020(e)ko urtarrilaren 15(a)
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa