Futbola
Final-hamaseirenak
eitb.eus
Kanporaketak partida bakarrera izango dira oraingoan ere, eta urtarrilaren 21, 22 eta 23an jokatuko dira.
Realak Espanyolen kontra jokatuko du. Argazkia: EFE
Astearte honetan egin den Errege Kopako final-hamaseirenetako zozketak mota guztietako kanporaketak ekarri ditu oraindik lehian jarraitzen duten lau euskal taldeentzat.
Itxuraz, zorterik makurrena Realari egokitu zaio, Lehen Mailako talde baten aurka aritu beharko baita: Espanyolen kontra, hain zuzen ere. Hori bai, txuri-urdinek etxean jokatuko dute kanporaketa, Reale Arenan.
Athletic, bere aldetik, Martinez Valero zelaira bueltatuko da, InterCityren aurka jokatutako lehen kanporaketan egin bezala, Elx gainditzeko asmoz.
Azkenik, Eibarrek eta Osasunak Bigarren B Mailako taldeak izango dituzte aurrez aurre. Armaginei dagokienez, Cacereño kanpoan utzi eta gero, Extremadurara itzuliko dira, Badajoz kanporatzeko helburuarekin. Gorritxoek, berriz, Andaluziara joko dute, Huelvako Recreativoren aurka lehiatzeko.
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira datorren astean, urtarrilaren 21ean, 22an eta 23an.
Honako hauek dira 3. kanporaketako partida guztiak
Eivissa – Bartzelona
Logroñes – Valentzia
Cultural Leonesa – Atletico Madril
Salamancako Unionistas – Real Madril
Ebro – Leganes
Badajoz – Eibar
Badalona – Granada
Recreativo Huelva – Osasuna
Rayo Vallecano – Betis
Mirandes – Celta
Tenerife – Valladolid
Girona – Vila-real
Elx – Athletic Club
Zaragoza – Mallorca
Sevilla – Levante
Reala – Espanyol
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa