Futbola
Deialdia
Agentziak | Erredakzioa
Robert Morenok hiru jokalariak deitu ditu Eurokopako sailkatzeko faseko bi partidetarako.
Kepa Arrizabalaga, Chelseako jokalariaa. Argazkia: EFE
Robert Morenok, Espainiako selekzioko hautatzaileak, 23 jokalari deitu ditu 2020ko Eurokopako Espainiak jokatu behar dituen hurrengo bi partidetarako. Nobedade nagusia Dinamo Zagreb taldeko Dani Olmo da eta berriro hiru euskal jokalari berak daude: Kepa Arrizabalaga, Iñigo Martinez eta Mikel Oyarzabal.
Espainiako selekzioak hilaren 15ean Maltaren kontra jokatuko du Cadizeko Ramon de Carranza futbol-zelaian eta 18an, astelehenean, Errumaniaren aurka Madrileko Wanda Metropolitanon.
DEIALDIA
Atezaina: David de Gea (Manchester United), Kepa Arrizabalaga (Chelsea) eta Pau Lopez (Roma).
Defentsak: Sergio Ramos eta Dani Carvajal (Real Madril), Juan Bernat (Paris Saint-Germain), Jesus Navas (Sevilla), Raul Albiol eta Pau Torres (Vila-real), Jose Luis Gaya (Valentzia) eta Iñigo Martinez (Athletic).
Erdilariak: Sergio Busquets (Bartzelona), Rodrigo (Manchester City), Fabian Ruiz (Napoles), Thiago Alcantara (Bayern), Saul Ñiguez (Atletico) eta Santi Cazorla (Vila-real).
Aurrelariak: Mikel Oyarzabal (Reala, Rodrigo Moreno (Valentzia), Gerard Moreno (Vila-real), Paco Alcacer (Borussia Dortmund), Dani Olmo (Dinamo Zagreb) eta Alvaro Morata (Atletico).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa