Futbola
NAZIOEN LIGA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ronald Koemanek entrenatzen duen taldeak ingelesen hutsegiteak baliatu zituzten aurrera egiteko.
Herbeheretako jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Herbeheretako selekzioak Nazioen Ligako finala jokatuko du igandean Portugalen aurka, Ingalaterrari 3-1 irabazi eta gero.
Arauzko denboran banakoarekin amaitu zutenez, luzapenera jo behar izan zuten kanporaketaren irabazlea erabakitzeko. Talde ingelesak hutsegite handiak egin zituen atzealdean tarte horretan, eta herbeheretarrak erne ibili ziren horietako bi, Harry Maguire eta Ross Barkleyk egindakoak, aprobetxatzeko.
Horrenbestez, Herbehereak Portugal izango du aurkari igandeko finalean, portugaldarrek Suitza kanporatu baitzuten asteazkenean (3-1).
Fitxa teknikoa:
3 - Herbehereak: Jasper Cillessen, Denzel Dumfries, Virgil van Dijk, Matthijs de Ligt, Daley Blind, Donny van de Beek, Frenkie de Jong (Kevin Strootman, min. 114), Marten de Roon (Donny van de Beek, 68. min), Steven Bergwijn (Davy Propper, 91. min), Memphis Depay eta Ryan Babel (Quincy Promes, 68. min).
Hautatzailea: Ronald Koeman
1 - Ingalaterra: Jordan Pickford, Kyle Walker, John Stones, Harry Maguire, Ben Chilwell, Ross Barkley, Dedan Rice (Dele Alli, 106. min), Fabian Delph (Jordan Henderson, 77. min), Jadon Sancho (Jesse Lingard, 60. min), Raheem Sterling eta Marcus Rashford (Harry Kane, 46. min).
Hautatzailea: Gareth Southgate
Golak: 0-1, min. 32: Marcus Rashford, penaltiz; 1-1, 73. min: Matthijs de Ligt. 2-1, 97. min: Kyle Walker, bere atean. 3-1, 114. min: Quincy Promes.
Epailea: Clement Turpin (FRA). Txartel horiak: Matthijs de Ligt, Denzel Dumfries eta Donny Van de Beek (Herbehereak); Harry Kane (Ingalaterra).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa