Futbola
Bigarren B Maila
Erredakzioa
Gipuzkoako taldeak Bigarren B Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian Irunen Jumilla menderatu ondoren. Kanporaketako markagailu globala 2-4koa izan da.
Bideoak (1)
Real Unionek Bigarren B Mailako salbazioa lortu du, Irunen, Jumillari irabazita (2-0). Playoff-eko bi partidak kontuan hartuta, Gipuzkoako taldeak 2-4ko markagailu globalarekin irabazi du.
Murtzian 2-2ko berdinketa lortu zuen Real Unionek. Irunen jokatu beharreko partidan, beraz, garaipena edo berdinketa behar zuten gipuzkoarrek salbazioa lortzeko.
Partidako lehenengo zatia oso parekatua izan da, baina 43. minutuan, Alain Eizmendik jaurtiketa bateko errebotea jaso eta 1-0ekoa lortu du.
Bigarren zatian, aldiz, Jumillak erasoari ekin dio hasiera-hasieratik. Hala ere, Murtziako taldeak ez du gol aukera garbirik izan eta partida amaitzear zegoela, 86. minutuan, Orbegozok 2-0ekoa lortu du penaltiz.
Horrela, Real Unionek 2-4ko markagailu globalarekin jaitsierako playoff-a irabazi eta Bigarren B Mailako salbazioa lortu du.
Igandean jokatutako beste partidan, Celta Bk Alcoyanori irabazi egin dio (0-1) eta hurrengo denboraldian Bigarren B Mailan izango da ere. Beraz, Hirugarren Mailan izango diren taldeak honako hauek dira: Jumilla eta Alcoyano.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa