Futbola
Europa Liga
Agentziak | Erredakzioa
Chelsea Europa Ligako aurtengo txapeldunak dauzka jokalari gehien UEFAk egindako zerrendan. Bertan ez da Espainiako Ligako taldeen jokalaririk ageri.
Kepa, Chelsearekin jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.
Kepa Arrizabalaga eta Cesar Azpilicueta 2018-2019ko Europa Ligako onenen taldean sartu ditu UEFAk.
Zerrenda horretan, Chelsea aurtengo txapelduna da jokalari gehien dituen taldea: Kepa eta Azpilicuetaz gain, Pedro Rodriguez espainiarra, David Luiz eta Jorginho brasildarrak, N’Golo Kante eta Olivier Giroud frantziarrak eta Eden Hazard belgikarra daude.
Taldea osatzeko, UEFAko teknikariek Arsenaleko hiru jokalari sartu dituzte (Kolasinac, Koscielny eta Aubameyang) eta Eintracht Frankfurt aurten ezustekoa eman duen taldeko bost (Trapp, Da Costa, Hasebe, Kostic eta Jovic).
Oraingoan ez dago Espainiako Ligako taldeetako jokalaririk. Valentzia izan da kanporaketetan urrutien iritsi den taldea, Arsenalek finalerdietan gainditu zuen arte.
Denboraldiko talderik onena
Atezainak: Kevin Trapp (Eintracht Frankfurt), Kepa Arrizabalaga (Chelsea).
Atzelariak: Alex Grimaldo (Benfica), Sead Kolasinac, Laurent Koscielny (Arsenal), David Luiz, Cesar Azpilicueta (Chelsea), Danny da Costa (Eintracht Frankfurt).
Erdilariak: Makoto Hasebe, Filip Kostic (Eintracht Frankfurt), Jorginho, Kanté, Pedro, Eden Hazard (Chelsea).
Aurrelariak: Pierre Emerick Aubameyang (Arsenal), Olivier Giroud (Chelsea), Luka Jovic (Eintracht Frankfurt), Joao Felix (Benfica).
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa