Futbola
Igotzeko play-offa
A.B.
Talde bizkaitarrak 1-1eko emaitza lortu du Alacanteko taldearen kontrako partidan, Bigarren Mailara igotzeko play-offeko joanekoan.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Barakaldok berdinketa (1-1) lortu du Herculesen aurka Lasesarren, Bigarren Mailara igotzeko play-offeko joaneko partidan. Ondorioz, datorren asteburuan Jose Rico Perezen jokatuko den itzuliko norgehiagokan erabakiko da zein taldek jarraituko duen igoera lortzeko borrokan.
Talde bizkaitarrak ondo ekin dio neurketari, 16. minutuan aurrea hartuta, Antonio Sanchezek egindako golari esker (1-0). Gola sartu ostean, ondo ibili da Barakaldo, eta abantailarekin heldu da atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran, ordea, Hercules izan da nagusi. Alacanteko taldeak erasora jo du berdinketaren bila, eta Barakaldo defentsako lanean sendo ibili da, baina Benjak partida berdindu du (1-1) 73. minutuan. Partidaren azken txanpan, bi taldeetako batek ere ez du gola sartzeko abagune argirik sortu, eta berdinduta amaitu da neurketa.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa