09:24

Futbola

Finalerdiak

Kepa Arrizabalagaren geldiketek Europa Ligako finalean sartu dute Chelsea

Agentziak | Erredakzioa

Ondarroako atezainak bi baloi gelditu zituen penalti jaurtiketetan Eintracht Frankfurt taldearen kontrako partidan. Finalean Arsenal izango dute aurkari, Valentziari 2-4 irabazi eta gero.

  • Kepa Arrizabalaga. EFE

    Kepa Arrizabalaga. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kepa Arrizabalagaren eta Cesar Azpilikuetaren Chelseak 2019ko UEFA Europa Ligako finala jokatuko du aurten Unai Emeryren Asernalen kontra. Chelseak bana egin zuen Eintrachten kontra Londresen (joaneko partidan bezala) eta penaltietan erdietsi zuen finalerako txartela.

Ondarroako atezainak bi baloi gelditu zituen penalti jaurtiketetan.

Fitxa Teknikoa:

1 - Chelsea: Kepa; Azpilikueta, Luiz, Christensen (Zappacosta, 74'), Emerson; Loftus-Cheek (Barkley, 86'), Jorginho, Kovacic; Willian (Pedro, 62'), Giroud (Higuain, 96') eta Hazard.

1 - Eintracht: Trapp; Falette, Hinteregger, Abraham, Da Costa; Rode (De Guzman, 70'), Hasebe, Gacinovic (Paciencia, 118'); Kostic, Jovic eta Rebic.

Golak: 1-0. Loftus-Cheek, 28', 1-1. Jovic, 49'.

Bigarren finalerdian Arsenal jaun eta jabe izan zen. Etxean 3-1 irabazi ondoren aise gainditu zuen Valentzia Mestalla futbol-zelaian 2-4. Beraz, Unai Emery UEFA Europa Ligako beste final batean izango da entrenatzaile gisa.

Fitxa Teknikoa:

2 - Valentzia: Neto, Piccini (Carlos Soler, 56'), Garay, Gabriel Paulista, Gayà; Coquelin, Parejo, Wass, Guedes (Ferran, 71'), Rodrigo (Santi Mina, 71') eta Gameiro.

4 - Arsenal: Cech, Kolasinac (Mustafi, 70'), Monreal, Koscielny, Sokratis, Maitland-Niles, Torreira (Guendouzi, 79'), Xhaka, Ozil (Mkhitaryan, 62'), Lacazzete eta Aubameyang.

Golak: 1-0, 11': Gameiro. 1-1, 17': Aubameyang. 1-2, 50': Lacazzete. 2-2, 58': Gameiro. 2-3, 69': Aubameyang. 2-4, 89': Aubameyang.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    19 15:15 - 17:15 ERREMONTEA | Binakako Txapelketa Nagusia
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Final-laurdenetako ligaxka: Jaka vs Zubizarreta III
    19 18:55 - 23:30 ATLETISMOA | BILBAO NIGHT MARATHON EU

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena