Futbola
UEFA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Berlin, Colonia, Dortmund, Dusseldorf, Francfort, Gelsenkirchen, Hamburgo, Leipzig, Stuttgart eta Munich izango dira Alemaniako egoitza nagusiak.
Galesen artxiboko argazkia Eurokopan. Argazkia: EFE
UEFAko Batzorde betearazleak Alemaniari eman dio 2024ko Eurokopa antolatzeko ohorea. Nyonen, Suitzan, izan da bozkaketa eta Turkiaren eta Alemaniaren artean zegoen lehia.
Bertin, Colombia, Dortmund, Dusseldorf, Francfort, Gelsenkirchen, Hamburgo, Leipzig, Stuttgart eta Munich izango dira Alemaniaren egoitza nagusiak. 2011ko emakumeen munduko txapelketaz, eta 2006ko eta 1974ko munduko txapelketez gain, 1988ko Eurokopa antolatu zuen estatu alemaniarrak 1990ko estatuaren bateratzearen aurretik.
2014ean munduko txapeldun izandako Philipp Lahm du enbaxadore Alemaniak, eta UEFAko kideek egindako isilpeko bozkaketa baten ostean atera da garaile, Turkiako proiektuari nagusituz. Bertan ez dute parterik hartu ez Reinhard Grindel alemaniarrak, ezta Servet Yardimci turkiarrak ere.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa