Futbola
1-2
Erredakzioa
Barça da 2018ko Superkopako txapelduna, Sevillari 1-2 irabazita. Sarabiak aurretik jarri du Andaluziako taldea, baina Piqueren eta Dembeleren golekin irauli du partida Kataluniako taldeak.
Bartzelona, Superkopako garaikurrarekin. Argazkia: EFE
Bartzelona da 2018ko Espainiako Superkopako txapelduna Sevillari 1-2 irabazita. Tanger (Maroko) hirian jokatu zen partida, Espainiatik kanpo eta partida bakarrera lehen aldiz, orain arte bi partidara jokatu baita.
Pablo Sarabiak aurretik jarri zuen Sevilla (1-0), 9. minutuan sartutako golari esker. Lehen zatia amaitu baino lehen, ordea, Gerard Piquek berdinketa jarri zuen markagailuan (1-1). Partidako 78. minutuan, Ousmane Dembelek 1-2koa sartu zuen Bartzelonarentzat. Sevillak neurketa berdintzeko aukera izan zuen 91. minutuan, baina Ter Stegen atezainak gelditu egin zion penalti-jaurtiketa Ben Yedderri.
Fitxa teknikoa:
1 - Sevilla: Vaclik; Jesus Navas, Mercado (Ben Yedder, 84. min), Kjaer, Sergi Gomez, Escudero; Banega, Roque Mesa; Sarabia (Aleix Vidal, 71. min), Franco Vazquez; eta Muriel (Andre Silva, 60. min).
2 - Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Pique, Lenglet, Jordi Alba; Arthur (Coutinho, 52. min), Busquets, Rafinha (Rakitic, 46. min); Dembele (Arturo Vidal, 86. min), Luis Suarez eta Messi.
Goles: 1-0, 9. min: Sarabia. 1-1, 41. min: Pique. 1-2, 78. min: Dembele.
Epailea: Carlos del Cerro Grande.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa