Futbola
Maiatzaren 16an
Agentziak | Erredakzioa
Madrildarrek Arsenal kanporatu dute finalerdietan; frantziarrek, berriz, Salzburgo.
Angel Correa eta Fernando Torres. Argazkia: Efe.
Atletico Madrilek eta Olympique Marseillak jokatuko dute Europa Ligako finala, maiatzaren 16an.
Partidak ez dauka aurrekaririk, bi taldeek ez baitute inoiz elkarren aurka jokatu finalean.
Simeoneren taldeak hirugarrenez irabazi nahi du Europa Liga, 2010ean Fulham ingelesaren aurka (2-1) eta 2012an Athleticen aurka (3-0) lortu ostean.
Finalera iristeko, koltxoneroek Arsenal kanporatu dute, itzuliko partidan 1-0 gailenduta, Wanda Metropolitano estadioan.
Marseillako Olympiquek, berriz, finala jokatuko du berriro, UEFAko bi galdu ostean: 1999an Italiako Parmaren aurka (3-0) eta 2004an Valentziaren aurka (2-0).
Finalerdietan, frantziarrek Salzburgo kanporatu dute Rolandok 116. minutuan egindako golari esker.
Finala irabazten duen taldeak Manchester United iazko edizioko irabazlearen lekukoa hartuko du Europa Ligako palmaresean.
¿ Your 2018 #UELfinal! ¿
— UEFA Europa League (@EuropaLeague) 3 de mayo de 2018
¿: Marseille or Atlético? pic.twitter.com/oPdMFexZ3H
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa