Futbola
Nazioarteko futbola
Erredakzioa
Cityk Premier League txapelketa irabazi du, Paris Saint-Germainek Ligue 1, eta PSV Eindhovenek Eredivisiea.
PSV Eindhoven, Eredivisie 2017-2018ko txapeldun. Argazkia: EFE
Manchester City, Paris Saint-Germain eta PSV Eindhoven taldeak Premier League (Ingalaterra), Ligue1 (Frantzia) eta Eredivisie (Herbehereak) ligetako txapeldun izendatu dira hurrenez-hurren.
Paris Saint Germainek bosgarren liga garaipena lortu du 2011. urtean Qatarreko inbertsio talde batek kluba erosi zuenetik.Tituluak, ordea, zapore garratza du Pariseko taldearentzat, Txapeldunen Liga irabaztea baitzen klubeko jabeen helburu nagusia. Fitxaketetan dirutza gastatu ondoren, ez dute helbur nagusia lortu, baina bai liga irabaztea. Unai Emery euskal entrenatzaileak eta Yuri Berchiche euskal jokalariak badute beste titulu bat euren palmaresetan.
Ingalaterran Manchester City da Premier League txapelketako irabazlea. Josep Guardiolak entrenatzen duen taldeak ligako titulua lortu du. Hala ere, PSGri gertatu bezala, klubeko jabeen helburu nagusia Txapeldunen Liga irabaztea zen, baina Pariseko taldeko jabeentzat baino zapore gozoagoa izan du titulu honek Cityko jabeentzat. Aymeric Laporte Athleticeko jokalari ohiak badu Premier Leagueko titulua bere palmaresean.
Herbehereetan PSV Eindhovenek lortu du Eredivisieko titulua. Philip Cocuk zuzentzen duen taldeak Ajaxi 3-0 irabazita lortu du ligako txapeldun izatea, txapelketa amaitzeko 3 jardunaldiren faltan. Bere historiako 20. Eredivisiea irabazi du PSV taldeak.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 20:00 - 21:00 | SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Proteas Voulas |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa