Futbola
EUROPA LIGA
Erredakzioa
Alemaniako taldea Athleticen aurkaria izan daiteke Europa Ligako final-hamaseirenetan. Werder Bremenen aurka galdu ostean, entrenatzailez aldatu du.
Borussia Dortmund kargutik kendu duen Peter Bosz entrenatzailea. Argazkia: EFE
Borussia Dortmundek kargutik kendu du Peter Bosz entrenatzailea, eta Peter Stöger teknikariak zuzenduko du taldea astelehen honetatik aurrera, klubak igande honetan jakinarazi duenez.
Alemaniako taldea Athleticen aurkaria izan daiteke Europa Ligako final-hamaseirenetan. Zozketa astelehen honetan egingo dute, Nyon udalerrian (Suitza), UEFAren egoitzan. Athletic taldeburua da, eta Alemaniako taldea bere hurrengo aurkari posibleen artean dago.
Larunbatean Werder Bremenen aurka galdu ostean erabaki zuen klubak Bosz kargutik kentzea. 2017ko ekainean fitxatu zuten Peter Bosz, Ajaxekin denboraldi bikaina egin ostean, eta 2019ko ekainaren 30era arte sinatu zuen kontratua. Zuzendaritzarekin arazoak izan ostean bota zuten Thomas Tuchel entrenatzaile bikaina, eta Tuchelen lekua betetzeko fitxatu zuten Bosz. Bera kargutik kentzeko erabakia hartuta, baina, Peter Stögerrek zuzenduko du taldea denboraldi amaierara arte. Stöger Köln taldetik dator. Lau urte bertan eman eta gero, duela gutxi utzi du Köln taldea. Aurreko hiru urteetan lan bikaina egin zuen Stögerrek Kölnen, baina Bundesligako azken postuan utzi du taldea aurten.
taldea aurten.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa