09:57

Futbola

Ipuruan

Euskal selekzioa 2-1 gailendu zaio Txekiari

eitb.eus

Iñigo Juaristiren jokalariak gehiago izan dira Ipuruako berdegunean. Erika Vazquezek eta Nahikari Garciak egin dituzte euskal selekzioaren golak, eta Bartonobak, berriz, txekiarrena.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal selekzioak 2 eta 1 irabazi dio Txekiar Errepublikakoari Ipuruan jokatutako partida.

Euskal selekzioko jokalariak jaun eta jabe izan dira lehen zatian, eta Erika Vazquezek 7. minutuan jarri du aurretik Iñigo Juaristiren taldea.

Beste bi golak atsedenaldiaren ostean iritsi dira. 2 eta 0ekoa Nahikarik egin du, 48. minutuan, eta txekiarren gol bakarra Bartonovak egin du, 66.ean.

Euskal jokalariek aldea handitzeko aukera izan dute, baina Vanesa Gimbertek penalti bat huts egin du neurketa bukatzear zegoela.

Guztira, 1.800 pertsona bildu dira Ipuruan euskal selekzioaren partida ikusteko.

 


"utf-8">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena