11:40

Futbola

Ofiziala

Mikel Merinok bost urterako kontratua sinatu du Newcastle taldearekin

Agentziak | Erredakzioa

"Oso pozik nago hemen egoteagatik eta kontratua ofizial egiteagatik", esan du jokalari nafarrak. Orain arte Borussia Dortmundek utzita aritu da talde ingelesean.

  • Mikel Merino. Argazkia: @NUFC

    Mikel Merino. Argazkia: @NUFC

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Merino erdilari nafarrak Newscatle taldean jarraituko du bost urterako kontratua sinatu ostean. Merino uztailetik aritu da Newcastlerekin jokatzen, baina Borussia Dortmundek utzita.

"Oso pozik nago hemen egoteagatik eta kontratua ofizial egin delako. Bost urte gehiago egoteak poztu egiten nau, taldean jokatzen jarraitu nahi dut, eta zaleei eta klubari gauza onak eman", adierazi du Merinok Newcastle taldearen telebistan.

Jokalaria pozik agertu da sinatutako kontratuarekin, baina badaki zelaian bere balioa erakutsi behar duela. "Futbolean zentratuta egon naiz beti, baina ona da kontratuarena ofizial egitea eta jendeak jakitea. Nire jokoan zentratuta nago, eta oso pozik nago kontratua sinatu dudalako", azpimarratu du.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena