Futbola
Espainiako Superkopa
Erredakzioa
Bartzelonaren aurkako Espainiako Superkopako partidan egotzia izateagatik partida bateko zigorra ezarri dio Lehiaketa Batzordeak eta beste lau partidakoa epaileari "bultzakada arin bat" emateagatik.
Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE
Cristiano Ronaldori bost partidako zigorra ezarri dio Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak Superkopako Bartzelonaren aurkako joaneko partidan egotzia izan baitzen eta epaileari "bultzakada arin bat" eman baitzion.
Real Madrileko jokalari portugaldarrari partida bateko zigorra ezarri diote egotzia (bi txartel horia ikusita) izateagatik eta lau partidako zigorrra epaileari "bultzakada arin bat" emateagatik.
Ondorioz, Cristiano Ronaldok Espainiako Superkopako itzuliko partida galduko du, baita LaLigako lehen lau jardunaldiak. Real Madrilek helegiteak aurkeztu ditzake Apelazio Batzordean, 10 eguneko epearen barruan.
pearen barruan.Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa