Futbola
Southamptoni irabazita (3-2)
Erredakzioa
Jose Mourinhok zuzentzen duen taldeak 3-2 irabazi dio finala Southamptoni eta EFL Cupeko txapeldun izendatu da.
Jose Mourinho EFL Cup txapelketako garaikurrarekin. Argazkia: EFE
Manchester United EFL Kopako txapeldun izendatu da igande honetan. Wembleyn jokatu den finala 3-2ko emaitzarekin irabazi dio Southamptoni. Ingalaterrako Ligako Kopa txapelketa da EFL Cup.
Ibrahimovicek eta Lingardek sartutako golei esker 2-0 aurreratu da Manchester United, baina atsedenaldia baino lehen Gabbiadinik 2-1ekoa sartu du. Bigarren zatiaren hasieran Gabbiadinik berak berdindu du neurketa (2-2). Norgehiagokako 87. minutuan, ordea, Ibrahimovicek 3-2koa sartu eta garaipena eman dio bere taldeari.
Fitxa teknikoa:
3 - Manchester United: De Gea; Valencia, Bailly, Smalling, Rojo; Ander Herrera, Pogba; Lingard (Rashford, m.77), Mata (Carrick, m.46), Martial (Fellaini, m.90); eta Ibrahimovic.
2 - Southampton: Forster; Soares, Yoshida, Stephens, Bertrand; Romeu, Davis (Rodriguez, m.90), Ward-Prowse; Tadic (Boufal, m.77), Redmond eta Gabbiadini (Long, m.83).
Golak: 1-0, m.19: Ibrahimovic. 2-0, m.38: Lingard. 2-1, m.46+: Gabbiadini. 2-2, m.48: Gabbiadini. 3-2, m.87: Ibrahimovic.
Epailea: Andre Marriner (ING).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa