Futbola
Ostiralean, Tunisiaren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Jokalari gehienak Athleticekoak eta Realekoak dira (17, bien artean). 22ko zerrenda osatzeko falta diren besteek Eibar, Granada eta Alaves taldeetan jokatzen dute.
Euskal selekzioko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Athleticeko 10 jokalarik eta Realeko zazpik osatzen dute Euskal selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko duen partidarako taldearen enborra. Norgehiagoka datorren ostiralean, abenduaren 30ean, jokatuko dute San Mamesen, 20:30ean.
Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri hautatzaileek ostiral goizean eman dute aukeratutako jokalarien zerrenda. 22 jokalariak abenduaren 29rako deitu dituzte. 17:00etarako egon beharko dute Lezaman, entrenamendu saio bat egiteko.
Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
ATHLETIC
Aritz Aduriz
Mikel Balenziaga
Eneko Bóveda
Xabier Etxeita
Gorka Iraizoz
Ander Iturraspe
Sabin Merino
Iker Muniain
Mikel San José
Markel Susaeta
ALAVES
Manu García
Gaizka Toquero
EIBAR
Ander Capa
Dani Garcia
GRANADA
Oier Olazabal
REALA
Yuri Berchiche
Mikel González
Asier Illarramendi
Iñigo Martínez
Mikel Oyarzabal
Xabi Prieto
Joseba Zaldua
p>Joseba ZalduaHurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa