16:42

Futbola

Igandean, 21:00etan

Portugalek eta Frantziak garai berriko protagonistak izan nahi dute

eitb.eus

"Ronaldoren aurkako plana? Ez dago", dio Didier Deschampsek, Frantziako hautatzailea, Eurokopako finalaren atarikoan.

  • Deschamps euskal herritarra, Frantziako hautatzaileak, joko sistema aurkitu du / EFE.

    Deschamps euskal herritarra, Frantziako hautatzaileak, joko sistema aurkitu du / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Portugal eta Frantziako Eurokopako finalaren protagonistak izango dira, igandean 21:00etan Parisen, eta Europako futbolean irekiko den garai berrietako liderrak izan nahi dute.

Frantzia lehenengoa izan zen bere taldean, 7 punturekin. Final-zortzirenetan Irlanda kanporatu zuen, final-laurdenetan Islandia eta finalerdian Alemania.

Portugal lau hirugarren onenen artean egon zen, 3 punturekin. Kroazia utzi zuen kanpoan final-zortzirenetan, Polonia final-laurdenetan eta Gales finalerdian.

Biak finalera heldu dira finalerdi onak jokatuta, eta taldeburu nabarmen bat dutela: Cristiano Ronaldo Portugalen eta Antoine Griezmann Frantzian.

Etxeko selekzioa Alemaniak ezarri zion erritmotik bizirik atera zen. Badirudi Deschampsek joko sistema eta hamaikakoa aurkitu dituela. Griezmann, hasieran zalantzan jarri zuten arren, lehiaketako futbolaria izaten ari da.

Portugaldarrek beti falta izan zaien pausua egiteko aukera dute finalean. Kritikei aurre egin diete, eta Cristiano Ronaldo ere berpiztu da.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Portugal: Rui Patricio; Cédric, Fonte, Pepe, Guerreiro; Joao Mario, Renato, William Carvalho, Adrien Silva; Nani, Ronaldo.

Frantzia: Lloris; Sagna, Koscielny, Umtiti, Evra; Pogba, Matuidi; Sissoko, Griezmann, Payet; Giroud.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Portugal

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena