23:01

Futbola

0-2

Griezmannek Pariseko finalean sartu du Frantzia

Mikel Dominguez | eitb.eus

Etxeko selekzioak Eurokopatik kanpo utzi du Alemania, lehiaketako pitxitxiaren bi golei esker. Portugalen aurka arituko da igandean.

  • Griezmann, lehenengo gola ospatzen / EFE.

    Griezmann, lehenengo gola ospatzen / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziak etxeko finalean izateko helburua bete du, Alemania kanporatuta finalerdietan (0-2). Deschampsen taldea Portugalen kontra arituko da Stade de France zelaian, igandean 21:00etan. Alemaniak garesti ordaindu du lehen zatiko akatsa, eta Griezmannek finalean sartu du Frantziako selekzioa.

Frantziaren lehenengo abaguneen ostean, Alemaniak agintea hartu du, aurkaria estutuz. Alemaniako selekzioak lehen zatiko aukerak sortu ditu, baina errematea falta izan zaio lana biribiltzeko.

Neuerrek egin du lehenengo geldiketa, baina gero Lloris agertu da, Frantziaren atea hutsean mantentzeko. Ordu laurdenera, Canen gola saihestu du, eta ordu erdira, alemaniarra jaun eta jabe zirenean, Frantziako atezainak lanean jarraitu du. 32. minutuan Schweinsteigerren jaurtiketa urrundu du.

Griezmann izan da protagonista Frantzian. 42. minutuan abagune argia izan du markagailua irekitzeko, baina kanpora joan zaio. Frantziako selekzioak Schweinsteigerren akatsa tixaron beharizan du gola egiteko. Eskuarekin jo du area barruan, eta Realaren jokalari ohiak ez du hutsik egin penaltian. Frantzia, aurretik aldageletara.

Frantziarrak hobeto zelairatu dira atsedenaldiaren ostean, baloiaren jabe izanda, baina berriz errepikatu da lehen zatiko gidoia, eta Alemaniak nagusitasuna berreskuratu du.

Hala ere, jokoa kontrolatu arren, Alemaniako selekzioak ez du benetako beldurra eragin. Aurrean, Frantzian eroso zegoen, kontraerasoen zain.

72. minutuan, berriz agertu Eurokopako pitxitxia. Griezmannek neurketako bigarrena egin du, seigarrena lehiaketan.

Azken txanpan, alemaniarrek ez dute amore eman, eta arrisko handia sortu dute. Baina beranduegi zen, eta frantziarrak bere finalean sartu dira.

FITXA TEKNIKOA

Alemania: Neuer; Kimmich, Howedes, Boateng (Mustafi, 62. min), Hector; Can (Gotze, 66. min), Schweinsteiger (Sane, 79. min); Draxler, Kroos, Ozil; Muller.

Frantzia: Lloris; Sagna, Koscielny, Umtiti, Evra; Pogba, Matuidi; Sissoko, Griezmann (Cabayem 90+2. min), Payet (Kante, 71. min); Giroud (Guignac, 78. min).

Golak: 0-1: 45+2. min: Griezmann, penaltiz. 0-2: m.72. min: Griezmann.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena