23:00

Futbola

Eurokopa, final-laurdenak

Frantziak amaiera eman dio Islandiaren ametsari (5-2)

Agentziak | Erredakzioa

Deschampen taldea jaun eta jabe izan da final-laurdenetako partidan eta finalerdietarako sailkatu da. Alemania izango dute aurkari, uztailaren 7an.

  • Frantziako jokalariak, Griezmannen gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Frantziako jokalariak, Griezmannen gola ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako selekzioa aise nagusitu zaio Islandiari (5-2) igande honetan eta Alemaniarekin neurtuko ditu indarrak Eurokopako finalerdietan. Islandiarrak Eurokopako ezustekoa eman dute, lehen aldiz jokatu dute nazioarteko txapelketa, eta final-laurdenetaraino iritsi dira.

Baina Frantzia islandiarrak baino gehiago izan da, eta atsedenaldirako Deschampen taldea 4 eta 0 izan da aurretik. Giroud, Pogba, Payet eta Griezmann jokalarien golek Islandiaren ametsa aldapan gora jarri dute.

Atsedenaldiaren ostean, Islandiak ohorez esan nahi izan dio agur txapelketari eta bi gol egitea lortu du, baina frantziarren aldea handiegia izan da. Frantziak Alemania izango du aurkari uztailaren 7ko finalerdian.

Ftxa teknikoa

5.-FRANTZIA: Lloris; Sagna, Umtiti, Koscielny (Mangala, 72. min), Evra; Pogba, Sissoko, Matuidi; Payet (Coman, 80. min), Griezmann eta Giroud (Gignac, 60. min).

2.-ISLANDIA: Halldórsson, Skúlason, Ragnar Sigurdsson, Árnason (Ingason, 46. min), Saevarsson, Gylfi Sigurdsson, Gunnarsson, Bjarnason, Gudmundsson, Bödvarsson (Finnbogason, 46. min) eta Sigthorsson (Gudjohnsen, 83. min).

GOLAK: 1 - 0, 13. min, Giroud. 2 - 0, 20. min, Paul Pogba. 3 - 0, 43. min, Payet. 4 - 0, 45. min, Griezmann. 4 - 1, 56. min, Sigthorsson. 5 - 1, 59. min, Giroud. 5 - 2, 84. min, Bjarnason.

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena