11:40

Futbola

Final-laurdenetan

Portugal finalerdietan da Poloniari penaltietan irabazi ostean

Agentziak | Erredakzioa

Partida bana amaitu da eta portugaldarrak 3 eta 5 gailendu dira penalti jaurtiketetan.

  • Portugal

    Portugal

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Portugaleko selekzioa Frantziako Eurokopako finalerdietan sartu da Polonia penalti jaurtiketetan kanporatu ostean. Partida, Marseillako Velodrome estadioa jokatu dute.

Norgehiagoka banako emaitzarekin amaitu da, luzapen eta guzti. Robert Lewandowskik egin du lehen gola bigarren minutuan, eta Renato Sanchezek berdinketa, 33.ean.

Penalti jaurtiketetan, Portugal nagusitu da 3 eta 5.

Cristiano Ronaldoren taldeak uztailaren 6an jokatuko du finalerdia Lyonen, Gales eta Belgikaren arteko neurketaren irabazlearen aurka.

 

Fitxa teknikoa:

1 (3)- Polonia: Fabianski; Piszczek, Glik, Pazdan, Jedrzejczyk, Blaszczykowski, Krichowiak, Maczynski (Jodlowiec, 98. min), Grosicki (Kapustka, 82. min); Milik, Lewandowski.

1 (5)- Portugal: Rui Patricio; Cédric, Pepe, Fonte, Eliseu; Joao Mario (Quaresma, 80. min), William Carvalho (Danilo, 96. min), Renato Sanchez, Adrien Silva (Moutinho, 73. min); Nani, Ronaldo.

Golak: 1-0, m.2: Lewandowski, 1-1, 33. min: Renato Sanches

Penaltiak: 0-1: Ronaldo, gola. 1-1: Lewandowski, gola. 1-2: Renato Sanches, gola. 2-2: Milik, gola. 2-3: Joao Moutinho, gola. 3-3: Glik, gola. 3-4: Nani, gola. 3-4: Blaszczykowski, Rui Patriciok gelditu. 3-5: Quaresma, gola.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena