23:43

Futbola

EURO 2016

Portugalek Kroaziari irabazi eta aurrera jarraitzen du

Erredakzioa

Luzapenean lortu dute portugaldarrek final-laurdenetarako txartela. Ricardo Quaresmak sartu du gola, 116. minutuan.

  • Ricardo Quaresma. Argazkia: EFE

    Ricardo Quaresma. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Portugalek 2016ko Eurokopako final-laurdenetarako txartela lortu du Kroaziari 1-0 irabazi ostean final-zortzirenetan. Larunbat honetan Poloniak eta Galesek ere lortu dute hurrengo kanporaketarako sailkapena.

Kroaziaren eta Portugalen arteko neurketa oso parekatua izan da. 90 minututan abagune bana izan du selekzio bakoitzak; Peperen erremate bat eta Vidak buruz egindako beste bat. Golik gabe iritsi da partida amaierara eta luzapena behar izan du irabazlea erabakitzeko. 115. minutuan Kroaziak abagune ona izan du, baina Perisicen erremateak zutoina jo du. Hurrengo minutuan Portugalek kontraerasoa antolatu eta 1-0ekoa sartu du Ricardo Quaresmaren bitartez. Hortxe erabaki da partida.

Fitxa teknikoa:

0 - klroazia: Subasic; Srna, Corluka (Kramaric, m.120), Vida, Strinic; Modric, Badelj; Brozovic, Rakitic (Pjaca, m.109), Perisic; eta Mandzukic (Kalinic, m.88).

1 - Portugal: Rui Patricio; Cedric, Pepe, Fonte, Guerreiro; Joao Mario (Quaresma, m.87), Adrien Silva (Danilo, m.107), William Carvalho, Andre Gomes (Renato Sanches, m.49); Nani eta Cristiano Ronaldo.

Gola: 0-1, m.116: Quaresma.

Epailea: Carlos Velasco Carballo (ESP).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena