20:33

Futbola

EURO 2016

Ingalaterrak Galesi irabazi dio eta B multzoko liderra da

Erredakzioa

Ingalaterrako selekzioak 2-1 irabazi dio Galesi eta Eslovakiak 1-2 irabazi zionez Errusiari, ingelesak dira B multzoko liderrak.

  • Jamie Vardy. Argazkia: EFE

    Jamie Vardy. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegun honetan bukatu da Eurokopako B multzoko bigarren jardunaldia. Ingalaterra Gales partida jokatu da, eta ingelesek 2-1 irabazi dute. Atzo Eslovakiak Errusiaren aurka lortutako garaipenaren ostean Ingalaterra da liderra 4 punturekin, Galesek eta Eslovakiak 3na puntu dituzte, eta Errusia da azkena puntu bakarrarekin.

Galesek ondo ekin dio Ingalaterraren aurkako partidari eta atsedenaldira iritsi orduko Gareth Balek 0-1ekoa sartu du faltaz. Bigarren zatian zelaira irten berri izan den Jamie Vardyk banakoa (1-1) sartu du. Norgehiagoka berdinduta amaituko dela ematen izan du, baina 91. minutuan Sturridgek 2-1ekoa sartu eta garaipena eman dio Ingalaterrari.

Fitxa teknikoa:

2 - Ingalaterra: Hart; Walker, Cahill, Smalling, Rose; Alli, Dier, Rooney; Lallana (Rashford, m.73), Kane (Vardy, m.46) eta Sterling (Sturridge, m.46).

1 - Gales: Hennessey; Gunter, Chester, A.Williams, Davies, Taylor; Ramsey, Ledley (Edwards, m.67), Allen; Robson-Kanu (J.Williams, m.72) eta Bale.

Golak: 0-1, 42. min: Bale. 1-1, 56. min: Vardy. 2-1, m.91: Sturridge.

Epailea: Felix Brych (Alemania).

Eslovakiaren garaipena Errusiaren aurka

Eslovakiak lehen garaipena lortu du Eurokopa batean Pierre Mauroy zelaian Errusia 1 eta 2 mendean hartu ostean. Ondorioz, hurrengo faserako sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute eslovakiarrek.

Vladimir Weiss (32. minutuan) eta Marek Hamsik (45.ean) jokalariek egin dituzte eslovakiarren golak. Glushakovek, berriz, aldea murriztu du 82.ean errusiarrentzat. Errusiak puntu bakarra du sailkapenean, Ingalaterraren aurka lortutakoa, hain zuzen.

Fitxa teknikoa:

1 - Errusia: Akinfeev; Smolnikov, Berezutsky, Ignasevich, Schennikov; Golovin (Mamaev, min.46), Neustädter (Glushakov, min. 46), Kokorin (Shirokov, min. 75), Smolov, Shatov eta Dzyuba.

2 - Eslovakia: Kozacic; Pekarik, Skrtel, Durica, Hubocan; Kucka, Pecovsky, Mak, Weiss (Svento, min. 72); Hamsik eta Duda (Nemec, min 67).

Golak: 0-1, min. 32: Weiss. 0-2, min. 45: Hamsik. 1-2, min. 81: Glushakov.

Epailea: Damir Skomina (Eslovenia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena