Futbola
EURO 2016
A.B.
Aritz Aduriz Athleticeko aurrelariak estreinekoz jokatu du Espainiako Selekzioarekin txapelketa handi batean. Txekiar Errepublikaren aurkako partidan egin du debuta. Morata ordezkatu du, 61. minutuan.
Adurizek txileanz errematea egin du Espania-Txekiar Errepublika partidan. Argazkia: EFE
Aritz Adurizek debuta egin du Eurokopan. Athleticeko aurrelariak 30 minutu jokatu ditu Espainiako Selekzioaren eta Txekiar Errepublikaren arteko norgehiagokan. 35 urterekin estreinekoz jokatu du selekzioen arteko txapelketa handi bat.
Stade de Tolouse zelaian egin du debuta. Partidako 61. minutuan zelairatu da Alvaro Morataren ordez. Norgehiagoka golik gabe berdinduta (0-0) egon da une horretan. Aurrelari euskaldunak ezin izan du golik sartu, baina txilenaz erremate bat egin du, zuloak ireki ditu, eta maila ona eman du.
Adurizek 2010. urteko urriaren 10ean jokatu zuen lehen aldiz Espainiako Selekzioarekin 2012ko Eurokoparako sailkapen fasean Lituaniaren aurka. Ia sei urte beranduago Vicente del Bosquek Italiaren eta Errumaniaren aurkako adiskidantzazko partideratako deialdian sartu zuen. 2016ko martxoaren 24an Italiaren aurka jokatu eta gol bat sartu zuen. Eurokopa baino lehen jokatutako prestaketa partida bat ere jokatu zuen, konkretuki, Georgiaren aurka ekainaren 7an. Azken partida herretatik sei egun igaro ostean, ekainaren 13an, debuta egin du Eurokopan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa