12:46

Futbola

Nazioarteko lagunartekoa

Korsika vs. Euskal Selekzioa, ostiralean, 20:00etan

eitb.eus

Ajaccioko Ange Casanova futbol-zelaian jokatuko da neurketa eta zuzenean eskainiko da  ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Historiarako beste partida bat

    Historiarako beste partida bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Selekzioak eta Korsikak nazioarteko adiskidantzazko partida jokatuko dute ostiralean iluntzeko 20:00etan Ajaccioko Ange Casanova futbol-zelaian.

Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri hautatzaileek 19 jokalari deitu dituzte, Athleticeko zortzi, Realeko sei, Eibarreko lau eta Las Palmaseko bat.

Athletic: Gorka Iraizoz, Carlos Gurpegui, Gorka Elustondo, Ander Iturraspe, Mikel Rico, Javier Eraso, Markel Susaeta eta Sabin Merino.

Reala: son Joseba Zaldua, Mikel González, Yuri Berchiche, David Zurutuza eta Xabi Prieto

Eibar: Asier Riesgo, Ander Capa, Jon Ansotegi eta Dani García.

Las Palmas: Javi Garrido

Korsikako selekzioko entrenatzaileak, Jean-Michel Cavallik, 23 jokalari deitu ditu, tartean, Marsellako Olympique izarra: Remy Cabella

Atezainak: Nicolas Penneteau (Charleroi), Jean-Louis Leca (Bastia) eta Thomas Vincensini (Bastia

Defentsak: Anthony Lippini (Ajaccio), Hugo Aine (Ajaccio), Gilles Cioni (Bastia), François Modesto (Bastia), Sebastien Squillaci (Bastia), Yoan Bocognano (Tubize Belgika) eta Gregory Lorenzi (Brest).

Erdilariak: Johan Cavalli (Ajaccio), Christophe Vincent (Ajaccio), Vincent Marchetti (Ajaccio), Jean-Baptiste Pierazzi, Yannick Cahuzac (Bastia), Vincent Leca (CAB), Gary Coulibaly (Beveren), Louis Poggi (Gazelec Ajaccio) eta Julian Palmieri (Bastia)

Aurrelariak: Remy Cabella (Olympique Marsella), Julien Romain (Bastia), Alex Cropanese (Les Herbiers), Jean-Jacques Rocchi (Sedan) eta Benjamin Santelli (CAB).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena