Futbola
16. jardunaldia
Erredakzioa
Txuri-urdinek eta zuri-gorriek egun eta ordu berean jokatuko dute BBVA Ligako 16. jardunaldia. Bestalde, Deportivo-Eibar norgehiagoka abenduaren 19an izango da, 22:05ean.
Iragan denboraldiko Vila-real-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Liga Profesionalak BBVA Ligako 16. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu astelehen honetan. Abenduaren 19tik 21era bitartean jokatuko dira jardunaldi honetako norgehiagokak.
Eibarrek Deportivoren aurka jokatuko du Riazorren abenduaren 19an, larunbatean, 22:05ean. Realak eta Athleticek, aldiz, abenduaren 20an, igandean, jokatuko dute, eta bi partidak ordu berean hasiko dira; 18:15ean. Realak Vila-real izango du aurkari Anoetan eta Athleticek Levanteren aurka jokatuko du San Mamesen.
16. jardunaldia:
Larunbata, abenduaren 19a:
16:00 Valentzia-Getafe
18:15 Espanyol-Las Palmas
20:30 Betis-Sevilla
22:05 Deportivo-Eibar
Igand, abenduaren 20a:
16:00 Real Madril-Rayo Vallecano
18:15 Reala-Vila-real
18:15 Athletic-Levante
20:30 Malaga-Atletico Madril
Astelehena, abenduaren 21a:
20:30 Granada-Celta
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa