Futbola
Datozen 90 egunetan
Agentziak | Erredakzioa
“Villar ez da UEFAren bitarteko presidentea, baina bai haren eginkizunak bereganatu dituen aurreneko presidenteordea”, azaldu du Gianni Infantino erakundeko idazkari nagusiak.
Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) presidentea. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) presidenteak Michel Platini UEFAko buruzagiaren eginkizunak bereganatu ditu, Gianni Infantino erakundeko idazkari nagusiak jakitera eman duenez. Horrela, bilbotarrak Frantziako agintariaren erantzukizunak hartuko ditu datozen 90 egunetan.
“Villar ez da UEFAren bitarteko presidentea, baina bai haren eginkizunak bereganatu dituen aurreneko presidenteordea”, azaldu du Infantinok erakundeko Zuzendaritza Batzordea bildu ondoren. Bilera Villarrek zuzendu du, “estatuek aurreikusten duten arabera”.
Horrela, RFEFko presidente kargua eta UEFAko erantzukizuna aldi berean hartuko ditu Villarrek, Platinik hiru hilabeteko zigorra bete bitartean. FIFAko Etika Batzordeak Frantziako buruzagia aldi baterako kargutik kendu zuen.
2011an ustez 1,8 milioi euro ordaindu zizkion FIFAk Michel Platiniri, 1999tik 2002ra arte egindako aholkularitza lanagatik, baina legez kanpoko ezer egin ez eta diru guztia “aitortu” zuela ziurtatu du frantziarrak. FIFAk Joseph Blatter presidentea 90 egunerako kargutik kendu zuen.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa