Futbola
Prentsaurrekoa
Agentziak | Erredakzioa
"Ez naute aldatuko", gaineratu du Bartzelonako jokalariak, Espainiako selekzioarekin jokatutako azken bi partidetan jasotako txistuen inguruan.
Albisteak (2)
Gerard Piqué Bartzelonako atzelariak prentsaurrekoa eman du ostegun honetan egindakoez ez dela damutzen esateko. "Horrelakoa naiz,egindakoa mila bider egingo nuke. Real Madrilek beti galtzea nahi dut, ez naute aldatuko, eta klub hau beste gauza guztien gainetik maite dut", azaldu du.
Jokalari kataluniarrak argitu duenez, Espainiako selekzioa uztea "azken aukera litzateke", hori eginez arrazoia emango liekeelako berari txistu egiten dietenei.
Pique Espainiarekin Leonen eta Oviedon jokatutako neurketen inguruan aritu da, bertan zale batzuen txistuak jaso zituen.
Azaldu duenez, berak ez du "ezer" aldatu nahi, jendeari egoera ulertaraztea baizik.
"Katalunia-Espainia arazoagatik txistu egiten badidate, ez dute arrazoirik, selekzioarekin daukadan konpromisoarekin ez baitago zalantzarik. Eta Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko lehiagatik egiten badute, Kevin Roldanen inguruan esandakoa txantxa bat izan zen, ez nion inori errespetua falta", esan du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa