23:29

Futbola

Luzapenean

Bartzelona atera da garaile Europako Superkoparen gol festatik

Mikel Dominguez | eitb.eus

Bederatzi gol eta 120 minutu behar izan dira Bartzelona eta Sevillaren arteko final handiaren irabazlea erabakitzeko.

  • Pedro eta Vitolo / EFE.

    Pedro eta Vitolo / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak irabazi du maila handiko Europako Superkopa. Denetarik izan du: bederatzi gol, luzapena, abagune asko, erritmo altua eta irabazteko aukera bi taldeentzat.

Sevilla dena lortzera zelairatu da, eta partida hasi bezain laster, Banegak aurretik jarri ditu andaluziarrak falta jaurtiketa batean. Unai Emeryren taldearen presioari esker, partidak hasieratik izan du tentsio handia.

Bartzelonaren erantzuna ere laster etorri da. 7. minutuan, Messik, ezinhobe beste behin, falta bat aprobetxatu du neurketa berdintzeko. Eta soilik 8 minutu geroago, beste falta jaurtiketa berdintsu batek Beto gainditu eta aurretik jarri ditu kataluniarrak.

Bartzelonak aldeko markagailua zuen, eta Sevillaren hasierako presioa gainetik kenduta, partidaren agintea eskuratu du. Sevillak azkarregi galdu du baloia. 28.ean, Iniestaren jokaldi on batean, Luis Suarezek gola sartu du, baina epaileak jokoz kanpo egoteagatik baliogabetu du.

Atsedenaldia baino lehen, lehenengo zatia itxi du Bartzelonak. Rafinhak sareetara bidali du baloia Luis Suarezen pase bikain baten ostean. Sevilla ez da atzean fin ibili, eta Bartzelonak hirugarrena eskuratu du.

Markagailuari buelta

Lan zaila zuen Sevillak bigarren zatian, batez ere Bartzelonaren laugarren golaren ostean. Emeryren taldea aukerak berreskuratzeko asmoarekin irten da, baina Luis Suarezek Beto gainditu du Sevillaren atzeko lerroaren akats baten ostean. 52. minutua zen, eta markagailua 4-1 zegoen Bartzelonaren alde.

Hala ere, udako gol festa ez da bukatu. 57.an, Reyesek Vitoloren erdiraketa bikaina aprobetxatu, eta sevillisten bigarrena egin du. Iniesta lesionatu arren, Bartzelonak nagusi jarraitu du. Rafinhak langara bidalu du 61.ean, Sevilla izutuz.

Mathieuk penalti argia egin du gero, eta Gameirok barruan sartu du. Horrek indar gehiago eman dio Sevillari. Gol bakarra behar zuen luzapenarako. Bartzelona ustekabean harrapatu dute, eta lana sari bihurtu: Konoplyankak laugarrena eskuratu du 82.an.

Borroka azken unera arte

Emozioa luzapenean ziurtatuta zegoen. Nekea eta bien kemena tartean, aukerak ez dira falta izan. 115. minutura arte berdinketak jarraitu du. Jokaldi erabakigarrian ere zoramena: Messiren falta jaurtiketa, Pedroren lehenengo aldaratzea, Betoren urrunketa, Pedroren bigarrena, eta gola. Bartzelonarentzat borroka eta Europako Superkopa.

FITXA TEKNIKOA

Bartzelona: Ter Stegen; Alves, Pique, Mascherano (Pedro, 93. min), Mathieu; Busquets, Rakitic, Iniesta (Sergi Roberto, 62. min); Rafinha (Bartra, 78. min), Suarez eta Messi.

Sevilla: Beto; Tremoulinas, Rami, Krychowiak, Coke; Iborra (Mariano, 81. min), Krohn-Dehli, Banega, Reyes (Konoplyanka, 67. min); Vitolo eta Gameiro (Inmobile, 81. min).

Golak: 0-1: Banega, 3. min; 1-1: Messi, 6. min. 2-1: Messi, 15. min; 3-1: Rafinha, 42. min; 4-1: Luis Suárez, 52. min. 4-2: Reyes, 57. min. 4-3: Gameiro (p.), 72. min. 4-4: Konoplyanka, 82. min

Luzapena: 5-4: Pedro, .114. min.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena