10:30

Futbola

SUPERKOPA

Europa, Bartzelona eta Sevillaren jokoaren menpe

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Talde kataluniarrak sei tituluen bila dihardu eta Sevillak historia egin nahi du, futbolaren erdigune izango den Tiflisen amestutako garaipena sinatuz.  

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelona eta Sevillak egutegian letra larriz adierazita zuten lehen hitzordu ofizialari aurre egin beharko diote ostegun honetan. Gainera, ez da edonolako zita, Europako Superkopako final handia baizik.

Talde kataluniarra Txapeldunen Ligako garailea den aldetik, eta Sevilla Europa Ligako garailea izanik, titulu berri baten bila aritu ahal izateko aukera ematen die UEFAk. Gauzak horrela, Luis Enriqueren taldeak faborito gisa dihardu eta sei tituluak lortu ahal izateko bideari ekiteko aukera ezin hobea dute.

Hala ere, Emeryren Sevillak ez dizkio gauzak batere jarriko, berak ere asko baitu irabazteko. Beraz, historia egitera aterako dira zelaira, futbolaren erdigune izango den Tiflisen amestutako garaipena sinatu nahian.

Bartzelonako entrenatzailearen hitzetan, “norgehiagoka ederra izango da, dena ematera aterako gara”. Kataluniarrek Neymar eta Jordi Alba gabe jokatuko dute, eta lesioak direla medio, Sevillak arazoak ditu zelaiaren erdigunean. Hala ere, Emeryk erronka pertsonal gisa hartuko dute neurketa, izan ere, Sevillako entrenatzailea denetik, ezin izan dio Bartzelonari irabazi bakar baten ere ez.

HAMAIKAKO POSIBLEAK:

BARTZELONA: Ter Stegen, Alves, Mascherano, Pique, Mathieu; Rakitic, Busquets, Iniesta; Messi, Suarez eta Pedro.

SEVILLA: Sergio Rico; Mariano Ferreira, Coke, Krychowiak, Tremoulinas; Reyes, Banega, Iborra, Krohn-Dehli; Vitolo eta Gameiro.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena