Futbola
Ekitaldi hunkigarria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Alde egin aurretik Txapeldunen Liga altxatzea espero dut, eta agurra baino gero arte bat izatea", esan du jokalariak.
Xavi, agur ekitaldian. Argazkia: EFE
Bartzelonak Xavi Hernandez agurtu du gaur, ate nagusitik. Hurrengo denboraldian Qatarreko Al-Saaden jokatuko du.
"Barçarekin betirako eskertuta egongo naiz. Alde egin aurretik Txapeldunen Liga altxatzea espero dut, eta agurra baino gero arte bat izatea. Visca Barça eta Visca Catalunya", esan du jokalariak, hunkituta. Agur ekitaldian negar egin du Xavik, Andres Iniestaren hitzekin batez ere.
"Ezagutzen zaituztegunok badakigu itzuliko zarela, zure etxea da eta zure bihotza urdina eta granatea da. Pertsonalki eskerrak eman nahi dizkizut, ez bakarrik une magikoengatik baizik eta egunero eskaini didazun laguntzagatik. Aparta zara, eskerrik asko eman duzunagatik eta oraindik ere emateko duzunagatik", adierazi du Iniestak.
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar