Futbola
Erreakzioak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Sekulako txistualdia izan zen, baina demokrazia batean bizi gara, eta edonork eman dezake bere iritzia", adierazi du Bartzelonako kapitainak.
Xavi Hernandez, Bartzelonako kapitaina. Argazkia:
Bartzelonako jokalaria den Xavi Hernandezen aburuz, Errege Kopako finalean Athleticeko eta Bartzelonako zaleek Espainiako ereserkiaren aurka egindako txistualdia ez da zertan zigortu behar. Bere hitzetan, "sekulako txistuak entzun ziren, baina demokrazia batean bizi gara, eta edonork eman dezake bere iritzia". Gainera, horien arrazoia aztertzera bultzatzen ditu politikariak: "Txistuen zergatia aztertu beharko lukete, zigorrak baztertuta".
Adierazpen hauek, Indarkeriaren kontrako Batzordeak hartutako erabakia dute erdigune. Izan ere, astelehen honetan, Batzordeak informazioa eskatu dio Poliziari, txistualdia sustatu zuten pertsona fisiko, juridiko edota erakundeak zigortu nahian.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa