14:27

Futbola

Kataluniaren aurka

Sarrerak salgai, abenduaren 10etik aurrera

L.E. | eitb.eus

20 eta 25 euro arteko prezioa izango dute. Euskal Selekzioa - Katalunia partida jokatuko duten jokalarien izenak abenduaren 21eko futbol jardunaldiaren ostean iragarriko dituzte.

  • Aritz Aduriz, Euskal Selekzioa - Peru partidan. Efe.

    Aritz Aduriz, Euskal Selekzioa - Peru partidan. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abenduaren 10ean jarriko dituzte salgai Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko futbol partidarako sarrerak. Neurketa abenduaren 28an jokatuko dute, San Mamesen, 20:30etik aurrera.

Sarrerak aurreko urteetako bideetatik lortu ahal izango dira: Kutxabankeko kutxazainetan, Euskadiko Futbol Federazioaren webgunean, lurraldeetako federazioen egoitzan eta San Mameseko txarteldegietan.

Sarrerek 20 eta 25 euro bitarteko prezioa izango dute.

Partidaren aurkezpeneko prentsaurrekoan, Jon Redondo Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak esan du aurtego partida "ziklo baten amaiera" dela, eta aurrenatzean FIFAko egutegiaren barruan jokatu behar duela Euskal Selekzioak, Top Ten delakoan sartzen diren selekzioen aurka.

Bestalde, eta partida jokatuko duten jokalariei dagokienez, oraindik okalariekin ez dutela hitz egin adierazi dute Jose Mari Amorrortu eta Miguel Etxarri hautatzaileek. Hala ere, Ingalaterran ari direnak ez dira etorriko, Premierrean liga jardunaldia dutelako. Jokalarien zerrenda abenduaren 21ean emango dute, asteburu horretako liga jardunaldia amaitu ostean.

 

 

>

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena