16:16

Futbola

Balio sinbolikoarekin

Riazor Bluesen harmaila bi partidatarako itxi egin du Deportivok

ERREDAKZIOA

Malagaren aurkako asteazken honetako Kopako joaneko partidan eta larunbat honetako Ligako neurketetarako hartu dute neurria. Datorren larunbateko sarrerak euro batera jarriko dituzte salgai.    

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Riazor Blueseko harmaila itxi egingo du Deportivok sinbolikoki, aurreko igandean Madrilen egondako istuluetan hildako zaleagatik. Hurrengo bi partidetarako hartu dute neurria Galizia taldekoek, hain zuzen ere, asteazken honetan Malagaren aurka jokatuko duten Kopako joaneko partidan eta larunbat honetan jokatuko duten Ligako partidan.

Tino Fernandez, Deportivoko presidenteak astearte honetan iragarri du albistea. Riazorreko prentsa aretoan egin baitu agerraldia, galderarik gabeko saio batean.

Taldeak indarkeriaren aurka duen jarrera erakutsi nahi izan du, eta presidenteak adierazi duenez, datorren larunbateko neurketarako sarrerak euro batera salduko dituzte; beraien xedea agerraldi jendetsua egitea baita, ereduzko kirol- eta gizarte-izaera erakutsiz.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena