09:35

Futbola

Sailkatze-fasea

Porrot mingarria jaso du Espainiak, Eslovakiaren aurka (2-1)

Erredakzioa

Casillasek huts nabarmenak egin zituen eta Vicente del Bosqueren taldea motel eta ideia barik aritu zen

1:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiak porrot mingarria jaso du Eslovakiari egindako bisitan (2-1). Eslovakiarrak ezustea ematen ari dira C multzoan, bi faboritoen aurkako partidak irabazita. Espainiak, aldiz, zaplaztekoa jaso du, berdinduta zuen partida amaierarako hiru minuturen faltan galduta.

Vicente del Bosqueren taldea partida kontrolpean hartzera atera zen, baina aurkariak zulo guztiak ondo itxi zituen eta erasoei abiadura handia ematen zien. Horrek guztiak min handia egin zion Espainiako selekzioari.

Partidako lehen gola Busquetsek Weissen kontraerasoa geldiarazteko egindako falta baten ondorioz iritsi zen, partidako 18. minutuan. Kuckak egin zuen gola, Casillasek bere burua kontrako aldera bota zuela aprobetxatuta.

Berdinketa bigarren zatian heldu zen, bukaerarako zortzi minuturen faltan. Paco Alcacerrek egin zuen, Jordi Albaren pase luzeari etekina aterata.

Handik bost minutura, Eslovakiak ezustean eta lekuz kanpo harrapatu zituen Espainiako jokalariak. Koke motel ibili zen, Pique berandu iritsi zen eta Cazorlak ez zuen asmatu aurkariaren erdiraketa galarazten. Horiek horrela, Stochek bigarren gola egin zuen, bakar-bakarrik, baloia bigarren zutoinean errematatuta.

Fitxa teknikoa:

2 - Eslovakia: Kozácik; Pekarík, Skrtel, Durica, Hubocan; Pecovský, Gyomber, Kucka (Kiss, 83. min); Weiss (Duris, 54. min), Hamsík eta Mak (Stoch, 61. min).

1 - Espainia: Casillas; Juanfran (Cazorla, 81. min), Raúl Albiol (Pedro, 58. min), Piqué, Jordi Alba; Busquets, Koke, Iniesta; Cesc, Silva (Alcácer, 71. min) eta Diego Costa.

Golak: 1-0, 18. min: Kucka. 1-1, 82. min: Alcácer. 2-1, 87. min: Stoch.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena