Eibar
Garaipena Alavesen aurka (1-0)
Erredakzioa
Denboraldia bukatzeko bi jardunaldiren faltan, igoera ziurtatu du talde armaginak. Eibar 1. Mailan jokatuko datorren denboraldian.
Bideoak (4)
Eibarrek Lehen Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian, bere historian estreinakoz.
Jotaren golak urrezko hiru puntu eman dio talde armaginari Alavesen kontra (1-0). Murtziak eta Las Palmasek ezin izan dute euren partidak irabazi, eta denboraldia bukatzeko bi jardunaldiren faltan, igoera ziurtatu du talde armaginak.
Gaizka Garitanok oso 'urte polita' izan dela adierazi zuen bart.
Eibar-Alaves (1-0)
Intentsitate handikoak izan dira aurreneko minutuak, eta lehen zatia nahiko parekatua izan da. Armaginak hurbildu dira gehiago aurkariaren ate ingurura, baina Alavesek ondo defendatu du. Alberto Lopezen taldea ondo aritu da. Atsedenaldian, 0-0koa zen markagailua.
Bigarren zatian aurrenekoaren erritmoari eutsi diote talde biek. Lehia handia zen gipuzkoarren eta arabarren artean, baina gol-aukerak ez ziren oso garbiak. 60. minutura arte. Une horretan etxeko taldea aurretik jarri du Jota Peleteirok gol ederra sartuta.
Manu Garciak gutxigatik ez du erdietsi berdinketaren gola, 75.ean, baina haren burukada Xabik babestutako atearen ezkerretik joan da.
Etxekoak hamar gizonekin geratu dira 83. minutuan, epaileak txartel horia erakutsi baitio Raul Navasi. 87.ean Raul Albentosak Samueli egindako penaltia eskatu du Alavesek, baina epailak ez du ezer adierazi.
Azken minutuetan Xabi Irureta atezaina izan da protagonista nagusia, birritan saihestu baitu Alavesen berdinketa.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa