22:46

Futbola

San Mamesen

Euskal Selekzioak aise irabazi du Peruren aurka (6-0)

J.B.

Etxarriren eta Amorrorturen gizonek jipoia eman diote Peruko selekzio ahulari. Aduriz (2), Roberto Torres, Agirretxe (2) eta Susaeta izan dira norgehiagokako golegileak.

2:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Selekzioak jipoi galanta eman dio Peruri, San Mames estadio berrian (6-0). Etxarriren eta Amorrorturen gizonek erakustaldia eman  dute berdegunean, eta Peru galduta ibili da, bere izarrak ez baitira Bilbora etorri. Adurizek bi aldiz, eta Roberto Torresek 3-0ekoa jarri dute lehenengo zatian, eta Agirretxek, bitan ere, eta Susaetak 6-0ekoa ezarri dute bigarren zatian.

Peruko selekzioak ondo hasi du norgehiagoka, seiotasunez atzealdean, eta Euskal Selekzioari partidan sartzea kosta egin zaio. Hala ere, Aritz Adurizen golak neurketan erabat sartu du taldea. Xabi Prietok zutoinera jaurti du, 13. minutuan, eta Athleticeko aurrelariak aldaratzea ondo aprobetxatu du markagailuan 1-0ekoa ezartzeko.

Etxarriren eta Amorrorturen gizonek aurrerapauso garrantzitsua eman dute, golaren ostean, eta Peruk intentsitate gutxiagorekin jokatu du. 20. minutuan, Roberto Torresek 2-0ekoa jarri du markagailuan, Euskal Selekzioarekin jokatu duen aurreneko neurketan. Peruk ezinean jarraitu du, eta Aritz Adurizek hirugarren gola lortu du, 40. minutuan, Delgado atezaina maisuki gainditu ostean. Atsedenaldian, Euskal Selekzioa jaun eta jabe izan da (3-0).

Bigarren zatian Amorrortuk eta Etxarrik ia hamaikako osoa aldatu dute, Beñat eta De Marcos izan ezik. 49. minutuan, Imanol Agirretxek Euskal Selekzioaren laugarren gola eskuratu du bolea eder batekin, eta bi minutu geroago, Usurbileko aurrelariak 5-0ekoa jarri du San Mameseko markagailuan.

Euskal Selekzioak aise agindu du berdegunean eta Toquero eta Bergara Beñaten eta De Marcosen ordez sartu dira. 80. Minutuan, Markel Susaetak norgehiagokako azken gola eskuratu du Oier Sanjurjoren pase ona ederki aprobetxatuta. Partida 6-0ekoarekin bukatu da, eta euskal jokalariek euren palmaresa betetzeko beste garaipen garrantzitsu bat lortu dute.

Fitxa teknikoa:

6.- Euskal Selezkioa: Iraizoz (Zubikarai, 53. minutuan); Iraola (Oier, 46. minutuan), Ansotegi (Ekiza, 46. minutuan), Iñigo Martinez (San Jose, 46. minutuan), Aurtenetxe (Balenziaga, 46. minutuan); Iturraspe (Illarramendi, 46. minutuan), Beñat (Markel, 53. minutuan); Xabi Prieto (Susaeta, 46. minutuan), De Marcos (Toquero, 53. minutuan), Roberto Torres (Ibai, 46. minutuan); eta Aduriz (Agirretxe, 46. minutuan).

0.- Peru: Delgado (Penny, 46. minutuan); Walter Vilchez (Gambetta, 57. minutuan), Ramos (Merino, 46. minutuan), Balbin; Cruzado, Oscar Vilchez, Advincula (Rafael Farfan, 83. minutuan), Yotun; Bazan (Cespedes, 74. minutuan), Benavente (Aparicio, 86. minutuan) eta Chavez.

Golak: 1-0, 12. minutuan: Aduriz. 2-0, 22. minutuan: Roberto Torres. 3-0, 40. minutuan: Aduriz. 4-0, 48. minutuan: Agirretxe. 5-0, 52. minutuan: Agirretxe. 6-0, 80. minutuan: Susaeta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Peru albisteak

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena