Athletic club
Ustezko laguntza ilegalak
Erredakzioa
Europako Batzordeak Espainiako zazpi talde ikertuko ditu Estatuaren legez kontrako ustezko laguntzak jasotzeagatik. Real Madril, Bartzelona, Athletic eta Osasuna horien artean daude.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Europako Batzordeak Espainiako zazpi futbol talderen aurkako ikerketa abiatuko du aste honetan, Estatuaren laguntza ilegalak jaso dituzten argitzeko. Real Madril, Bartzelona, Athletic, Osasuna, Valentzia, Elx eta Hercules ikertuko dituzte.
Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak eman ditu ezagutzera taldeen izenak, eta taldeak defendatzeko argudioak prestatzen ari direla baieztatu du.
"Ez da inolako legez aurkako kasurik egon, eta Gobernuak taldeak azkenera arte defendatuko ditu", esan du Garcia-Margallok.
Zazpi taldeak arrazoi ezberdinak direla eta ikertuko dituzte, laguntza publikoei esker ustez onura atera dutelako. Real Madril, Bartzelona, Athletic eta Osasuna euren estatus fiskala dela eta ikertuko dituzte, BBVA Ligan sozietate anonimoak ez diren talde bakarrak direlako.
Athletic San Mames estadio berria eraikitzeko sortutako sozietate publikoak izan duen zereginagatik ere ikertuko dute.
Real Madrilek bere instalazioak eraikitzeko lurren trukean ustezko iruzurra egin zuelako ere ikertuko du Europako Batzordeak talde zuria.
Gainera, Valentzia, Hercules eta Elx Valentziako Finantza Institutuak ustez emandako laguntzak direla eta ikertuko dituzte.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa