Futbola
Urrezko Baloia 2013
Erredakzioa
Portugaldarra, argentinarra eta frantziarra dira FIFAren 2013ko Urrezko Baloia irabazteko hiru hautagaiak. Zerrenda gaur kaleratu du France Football aldizkariak.
Cristiano Ronaldo eta Messi. Argazkia: EFE
Lionel Messi (Bartzelona) argentinarra, Cristiano Ronaldo (Real Madril) portugaldarra eta Frank Ribery (Bayern Munich) frantziarra dira FIFAren 2013ko Urrezko Baloia saria jasotzeko hiru finalista ofizialak. France Football aldizkariak gaur eman du jakitera finalisten zerrenda.
Messik irabazi du sari hau azken urteetan (2009-2012), eta Cristiano Ronaldok 2008. urtean irabazi zuen. Frank Riberyk, aldiz, ez du sari hau inoiz irabazi.
Entrenatzaileei dagokienez, Alex Ferguson (Manchester Unitedeko entrenatzaile ohia), Jupp Heynckes (Bayern Municheko entrenatzaile ohia) eta Jurgen Klopp (Borussia Dortmundeko entrenatzailea) dira 2013ko saria jasotzeko hiru finalistak.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa