Futbola
Abenduaren 28an, San Mamesen
Erredakzioa
Norgehiagoka San Mamesen jokatuko da, abenduaren 28an, eta sarrerak abenduaren 13an jarriko dituzte salgai. Apirilerako, selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko txosten bat aurkeztuko dute Bruselan.
Albisteak (1)
Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko du San Mamesen abenduaren 28an, eta astelehen honetan egin dute partidaren aurkezpen ofiziala. Norgehiagoka honetarako sarrerak abenduaren 13an jarriko dituzte salgai, eta 18 eta 25 euro arteko salneurria izango dute.
Deialdia ez dugu abenduaren 23ra arte jakingo, hautatzaileek ez baitute oraindik jokalariekin hitz egin. Iaz izan ziren moduko tentsioguneak gerta ez daitezen, segurtasuna bermatzeko lanean ari direla azpimarratu dute antolatzaileek.
Bestalde, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko konpromisoa dagoela iragarri dute, eta, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna behar bezala aldarrikatzeko, apirilerako Bruselan txosten juridiko bat aurkeztuko dutela gaineratu dute.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa