Futbola
Epaia
Erredakzioa
Jose María del Nido Julian Muñoz Marbellako alkate ohiarekin batera zigortu du Gorenak, Minutas auziaren barruan.
Osasunak eta Sevillak aurten jokatutako partidaren argazkia. Efe.
Auzitegi Gorenak zazpi urteko kartzela zigorra jarri die Jose Maria del Nido Sevillako presidenteari eta Julian Muñoz Marbellako alkate ohiari, Minutas auziaren barruan.
Malagako Auzitegiak prebarikazioagatik, diru publikoak bidegabe erabiltzeagatik eta iruzurragatik zigortu zituen, eta Gorenak berretsi egin du epai hura. Halere, iruzurragatik jarritako zigorra kendu egin die.
Epaiaren arabera, Muñozek eta Del Nidok Marbellako Udaleko diru publikoa desbideratzeko amarrua sortu zuten 1999 eta 2003 artean.
Epaia atera bitartean, Del Nidok Sevillaren presidentea izaten jarraitu du, baina orain dimisioa eman beharko du kartzelara sartu behar duelako.
Hurrengo zuzenekoak
| 07 |
08:10 - 11:30 |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar